NOIZ?

1927-28an egin zen lehen saiakera, Liga Española de Foot-Ball izenekoa. Bi multzo eratu ziren baina liga amaitu gabe geratu zen, taldeen arteko desadostasunengatik. Hurrengo urtean, bi maila antolatu ziren. Lehenengo mailan hamar talde finkatu ziren, aurreko urteetan jokatu izan zen Espainiako Kopako txapelketa erreferentzia gisa hartuta. Sei txapeldun (Athletic, Getxoko Arenas, Real Unión, Real Sociedad, Real Madril eta FC Barcelona) eta hiru finalista (Atlético Madril, Espanyol eta Europa). Hamarkotea osatzeko sailkapen txapelketa bat eratu zen eta Racing de Santander izan zen garailea. Liga bukatzerakoan, lehen mailako azkenak (Racing) eta bigarren mailako irabazleak (Sevilla) promozio partida jokatu zuten eta Racing-ek mantentzea lortu zuen.

BasqueEnglishSpanish