INFORMAZIOA

Gero eta talde gehiago sortuz zihoazenez, 1934-35 denboraldirako 12 taldeko lehen maila osatu zen. Hurrengo hamarkadetan, taldeen kopuruak gorantz segitu zuen: 14 talde izan ziren 1942-43 denboraldian; 16, 1950-51ekoan; 18, 1971-72koan; eta, azkenik 1987-88 denboralditik aurrera, 20 talde daude. Salbuespen gisa, 1995-96 denboraldian eta hurrengoan 22 taldeko liga izan zen, Celta eta Sevillarekin izandako arazoak medio.

1984-85 denboraldian, Futbol Liga Profesionala (LFP) sortu zen eta horrek kudeatu zuen Liga txapelketa, aurretik Espainiako Futbol Federazioaren zeregina zena. Azken aldaketa esanguratsua 1995-96 urtean izan zen: harez geroztik, partida irabazteak hiru puntu eskuratzea dakar.

BasqueEnglishSpanish